Nortzuk gara?

 

Zer gara?

Zer gara?

Bizkaian sortutako musika talde gaztea: musika, dantza eta kanta uztartuz plazak dantzan jartzeko asmoarekin.

Zer eskaintzen dugu?

Zer eskaintzen dugu?

Dantza Plaza Gidatua. Euskal Herriko doinuak, kantuak eta dantzak munduko zenbait dantza tradizionalekin uztartzen ditugu.

Nori Zuzendua?

Nori Zuzendua?

Dantzazale eta ikusle orori zuzendua. Adin guztietarako.

Zenbat denbora?

Zenbat denbora?

Ordu eta erdi eta bi ordu bitartean.

Nork irakasten du?

Nork irakasten du?

Haizea Hormaetxeak edo Eneritz Mancisidorrek.

Zein hizkuntzatan?

Zein hizkuntzatan?

Euskaraz edo gaztelaniaz.

Zangokideak

Ane Martinez

Ane Martinez

Ane Martinez bilbotarra, Zango taldeko abeslaria dugu. Txiki-txikitatik musikaz inguraturik egon da. Kitarra eta panderoa jotzea gustoko izan arren, betidanik izan du ahotsa musika tresna gogokoen. Lagunarteko zenbait musika proiektutan parte hartuz hasi zuen bere ibilbidea eta, geroztik, zenbait kolaborazio egin du abesti zein disko grabaketetan.

Haizea Hormaetxea eta Eneritz Mancisidor

Haizea Hormaetxea eta Eneritz Mancisidor

Haizea eta Eneritz taldeko dantza gidariak dira. Nerbioi itsasadarraren alde desberdinetakoak diren arren (Eneritz Portugaleteko eta Haizea Leioakoa) gauza asko dituzte komunean. Biak ibili dira txikitatik dantzaren munduan, dantza sueltoko eta aurresku txapelketetan parte hartu dute (Haizea Euskal Herriko txapelduna izan zen 2013-an) eta, gaur egun, dantza irakasleak dira. Zango taldeaz gainera, bestelako proiektuak ere badituzte, hala nola, Ezkaixe Dantzari Taldea.

Ibabe Beristain

Ibabe Beristain

Ibabe Beristain, Portugaleten jaioa, txikitatik egon da euskal musika eta dantzarekin lotuta. 6 urterekin hasi zen txistua ikasten, txistutik txirulara igaro zen eta albokara. Haizezko musika tresnez gain, panderoa, koilarak eta xaramelak bezalako perkusio tresnak jotzen ditu. Gainera, dantzaria ere bada, eta Zangokidea den Zuhaitz Fernandezekin batera suelto txapelketetan ibiltzen da.

Aitor Goitia

Aitor Goitia

Aitor Goitia trapagarandarra Zango taldeko baxujolea da. Musikarekin izan zuen lehenengo kontaktua Trapagarango musika eskolaren bitartez, bertan pianoa jotzen hasi zelako. Ondoren, beste musika tresna batzuk ezagutu nahian, baxua bere kabuz ikasteari ekin zion eta, geroztik, hainbat musika taldetan aritzen da.

Unai Laso

Unai Laso

Unai taldeko trikitilaria da. 8 urte zituela hasi zen Haladzipo musika eskolan trikitixa ikasten eta, ordutik, ez dio ikasteari utzi, musikatik bizi ez baina musikarako bizi baita. Azkenaldian antzerkiaren munduan ere dabil, ikasketa prozesu horretan beste urrats bat baino izango ez dena.

Aitor Uribarri

Aitor Uribarri

Aitor Uribarri algortarra Zango taldeko perkusiojolea da. 3 urterekin hasi zen pianoa jotzen Algortako musika eskola txiki batean eta, ondoren, Andres Isasi musika eskolan egin zituen piano ikasketak. Aldi berean 6 urterekin hasi zen panderoa jotzen eta egunerarte txalaparta, kajoi flamenkoa, bateria eta bestelako perkusiozko musika tresnak jo ditu. Hainbat talde eta musikariekin kolaborazioak egin ditu, eta euskal kulturarekin harreman zuzena dauka.

Zuhaitz Fernandez

Zuhaitz Fernandez

Zuhaitz Fernandez, santurtziarra, Zango taldeko gitarjolea daukagu. 15 urterekin hasi zen gitarra jotzen, eta hainbat musika taldetan ibiltakoa da. Horrez gain, dantzaria ere bada, eta zenbait dantza taldetan eta suelto txapelketetan parte hartzen du.

Agenda

 

Ez dago emanaldirik.

Kontaktua

KONTRATAZIOA

cutmypic

  • Telefonoa: 688 840 713 (Gorka)
  • E-posta: info@taupaka.com
  • Web: www.taupaka.com

Bestelako iradokizunik edo komentariorik baduzu, erabili hurrengo formularioa:

5 + 3 =